Eduki nagusira joan
Gasteiz Jokoan 2026

Mahai-joko jardunaldi irekia Vitoria-Gasteizen.

Gasteiz Jokoan 2026

Mahai-jokoak, komunitatea eta giro ona.

Jaitsi gehiago

Zer da hau?

Gasteiz Jokoan (GaJo) Board Game Gasteiz elkarteak antolatutako aisialdi jardunaldia da, mahai-jokoen inguruan. Doako eta publiko guztiei irekia den topaketa da, jokalari beteranoentzat zein lehen aldiz hurbiltzen denarentzat.

Jardunaldia Europa Biltzar Jauregiko Estibaliz aretoan izango da, Vitoria-Gasteizko erdigunean, oinez, tranbiaz, autobusez edo bizikletaz erraz iristeko moduan. Maiatzaren 15ean (17:00-20:30) eta maiatzaren 16an (10:00-20:30) mahai-joko ugari eta lotutako jarduerak izango dituzu.

Ohiko galderak

Sarrera ordaindu behar da?

Ekitaldirako sarrera doakoa da. Erregistro orrian izena eman behar duzu. 14 urtetik beherakoak heldu batekin etorrita sar daitezke erregistratu gabe.

Zergatik erregistratu?

Erregistratu ludotekan sartzeko, partidak sortzeko, jardueretan izena emateko eta zure jokoak eta ekitaldiak erraz kudeatzeko.

Jokorik egongo da?

Bai. Berrehun erreferentzia baino gehiagoko ludoteka eta berrogeita hamar mahai baino gehiago izango ditugu, familia-jokoetatik joko sakonagoetaraino.

Araudia aurretik irakurri behar dut?

Demo-mahaiak egongo dira boluntarioekin azalpenak emateko. Gainerako jokoetan laguntzen saiatuko gara, baina araudia begiratzea gomendatzen da.

Postuak edo joko-salmenta egongo dira?

Ez da salmentarik egongo barruan. Ekitaldia ludikoa da, baina Vitoria-Gasteizen hurbileko dendak dituzu gero jokoak erosteko.

Zer lortzen du antolakuntzak?

Zaletasuna partekatzea, jende berria ezagutzea eta komunitatea sortzea. Ondo pasatzeko gogoa eta mahaietan giro ona besterik ez dugu eskatzen.

Egoera desatseginen bat gertatzen bada?

Laguntzeko identifikatuta egongo diren boluntarioak izango dira, eta diskriminazio edo eraso egoerak artatzeko erreferenteak ere bai.